Tailerra: REELS, TIKTOK, YOUTUBE SHORTS… ZER DIRA BIDEO LABUR HORIEK? ETA BATEZ ERE, NOLA ATERA HORRI ATARRAMENDUA NIRE KASUAN
![]() |
REELS, TIKTOK, YOUTUBE SHORTS… ZER DIRA BIDEO LABUR HORIEK? ETA BATEZ ERE, NOLA ATERA HORRI ATARRAMENDUA NIRE KASUAN Dinamizatzailea: Amaia García Dosouto Soziologian lizentziatua, 2005. urtetik komunikazio arloan dihardu eta 2008tik marketin-estrategian eta komunikazio digitalean, hain zuzen, sare sozialetan espezializatua delarik. "No te pierdas en las redes" marketin digitalaren agentzia 2012an sortu zuen helburu izanik enpresei nahiz profesionalei baliabide digitalen kontrola ematea. Hori lortzeko, hiru ardatz hauek aipatu behar dira:
Metodologia hau erabilita, Euskal Herriko 400 negoziotan baino gehiagotan aritu da. Sare sozialetarako estrategiak diseinatu ditu honako hauetarako guztietarako: Bizkaiko Foru Aldundia (Prestgaude), Basauriko Udala (Kaleartean), Karraskan elkartea, Azkuna Zentroa edo Euskalduna Jauregia. Linkedin: https://www.linkedin.com/in/amaiagarciadosouto
Deskribapena Bideo laburrak ez dira moda-kontu hutsa, gaur egun sare sozialen komunikazio-formatuetan puri-purian baitaude. Garrantzitsua da ulertzea nola funtzionatzen duten. Hala, hausnartu egingo dugu ea formatu mota hori aplikagarri den gure komunikazioan era batera zein bestera. Tailerrean horrelako bideo laburrak planteatzeko eta zure sakelakoaz grabatzeko gidalerro batzuk eskainiko ditugu, betiere emaitzarik onenak ateratzeko xedez. Instagram eta TikTok sare sozialen editore natiboek eskaintzen dizkiguten funtzionalitate nagusiak birpasatuko ditugu. Izan ere, klasean praktikaldia egingo dugu. Edukiak
Metodologia Tailerrak bi atal izango ditu: bata, jardunbide onen analisia, hau da, hausnartzea gure edukiak nola egokitu formatu hauetara, eta, bestea, atal garrantzitsua, Instagram-en editorearekin bideo labur bat sortzeko praktikaldia bera. Hori dela eta, garrantzitsua da ikastarora bertaratzen direnek sare horretan profila izatea. Egutegia 2023ko martxoak 2 eta 9, osteguna, 17: 30etik 20: 00etara.
Tokia: Santa Klara kulturtegia. Bilera-aretoa (bigarren solairua) Casilda Iturrizar 10. 48920 Portugalete Parte hartzeko baldintzak Portugaleteko gizarte-elkarteetako kideek izango dute lehentasuna. Lantegia doakoa da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak hartuko du bere gain gastua.
|
Azken eguneratzea (Ostirala, 2022(e)ko abendua(r)en 16-(e)an 14:02etan)