AURREZ AURREZKOA · IKAS EZAZU HELBURUAK PROIEKTUETAN EZARTZEN ETA EBALUATZEN
![]() |
IKAS EZAZU HELBURUAK PROIEKTUETAN EZARTZEN ETA EBALUATZEN
Dinamizatzailea: AZUCENA VEGA AMUCHÁSTEGUI Komunikazio Zientzietan lizentziatua. Bi hamarralditan kazetari-lanak egin zituen RTVEn bai eta ETB-2n ere. Ondoren, enpresaritzaren ikuspegi gizatiarragoa (pertsonak) lantzeari lotutako zazpi prestakuntza nazioarteko egin zituen: talde-coaching-a, erakunde-konstelazioak, lidergo sistemikoa, Belbin metodologia eta abar. 2002. urtetik aurrera enpresaritza-eraldaketa eta- aldaketarako erraztaile gisara egiten du lan eta hainbat zuzendaritza batzordetan ere parte hartzen du. Prestakuntza-saioak ere ematen ditu EHUn, Basque Culinary Center-ren eta Donostia Kulturan. ADEGI Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko eta Innobasqueko (Agencia Vasca de Innovación) kolaboratzaile independientea da. Perfil Linkedin: https://www.linkedin.com/in/azucena-vega-amuchástegui/
Deskribapena Helburuak eraginkortasunez diseinatzen ikasiko dute parte-hartzaileek.Lehen fasea helburuak diseinatzean datza. Bigarrena, denboran jarraipen eraginkorra egitea ahalbidetzen duten mugarri garrantzitsuak zehaztean datza. Hirugarrena, haien burutzapenean. Tresnei eta metodologiei esker, pertsona, talde edo proiektu bakoitzak helburuak eraginkortasunez diseinatu ahalko ditu. Fase bakoitzean haien jarraipena kontrolatuko du. Era berean, desbideraketarik badago norabidea zuzendu ahalko du eta azkenik, arrakasta eta lorpenaren aukerak areagotu ere bai. Zenbat eta handiagoa izan pertsona, talde eta proiektu bakoitzaren helburuen lorpena, orduan eta indar gehiago izango dute elkarteek. Horren ondorioz, gizarteari mesede handiagoa egingo dio. Edukiak: 1.- Ametsen eta helburuen arteko desberdintasuna. 2.- Sinestearen magia gero sortu ahal izateko. 3.- Jarreraren ahalmena edo inner game. 4.- Motibazio intrinseko eta estrintsekoa. 5.- Helburuak diseinatzeko GROW metodologia. Whitmore etaTimothy Gallwey. 6.- Helburuen diseinu eraginkorrerako beste hiru formula gehiago. 7.- Formulen arteko alde eta antzekotasunak. 8.- Helburu indibidual eta kolektiboak diseinatzeko desberdintasunak. 9.- Formulak erabiltzeko egokitasuna: haiek noiz erabili. 10.- Helburuak lortzeko aukera askotarikoak aztertzeko baliabide sortzaileak. 11.- Lorpeneranzko aurrerapena neurtzeko mugarri garrantzitsuak. Jarraipena. 12.- Norabidea helbururantz zuzentzeko analisia, hausnarketa eta erabakiak. 13.- Lorpena dagoenean ospakizuna. Atzeraelikatuzko arrakasta, onura-gurpila. Metodologia Metodologia praktiko eta parte-hartzailea, bertaratuen (Portugaleteko boluntariotza, elkarte-sarea, eta abar) gai espezifikoetara egokitua. Denbora halaxe bananduko da: % 40 alde teorikoa izango da eta, aldiz, % 60 praktikoa. Gaiei era entretenigarrian helduko diegu “eginez ikasi” lelopean, ikasitakoa parte-hartzaile guztiek aldean eraman dezaten. Gaian sakondu nahi duenari erreferentzia bibliografikoak emango zaizkio. Egutegia
Tokia: Santa Klara kulturtegia. Bilera-aretoa (bigarren solairua)
Casilda Iturrizar 10. 48920 Portugalete Parte hartzeko baldintzak: Portugaleteko gizarte-elkarteetako kideek izango dute lehentasuna. Lantegia doakoa da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak hartuko du bere gain gastua. INSKRIPZIOA |
Azken eguneratzea (Ostirala, 2022(e)ko abendua(r)en 16-(e)an 12:38etan)