Inicio Programatutako ikastaroak AURREZ AURREZKOA • “PARTE HARTZEKO ETA HERRITAR AKTIBOAK EGITEKO NAHIA, HORI EREITEKO BESTE MODU BAT”

AURREZ AURREZKOA • “PARTE HARTZEKO ETA HERRITAR AKTIBOAK EGITEKO NAHIA, HORI EREITEKO BESTE MODU BAT”

pic talleres participacion 2022_ivan dario azk

“PARTE HARTZEKO ETA HERRITAR AKTIBOAK EGITEKO NAHIA,

HORI EREITEKO BESTE MODU BAT”

Dinamizatzailea: IVÁN DARÍO CHAHÍN PINZÓN

Kolonbiako komunikatzaile soziala. Bizitzarako Trebetasunei buruzko ikuspegia sustatzeko prestakuntza eta aholkularitza emateaz gain hezkuntza-materiala sortzen ere aritu da 2000. urtetik hona.

Latinoamerika eta Espainiako 16 herrialdetako hainbat talderekin lan egin du. Halaber, aholkularitza-lanak egin ditu zenbait GKE, Gobernu eta Nazioarteko Erakundetan. Gaur egun, Bizitzarako Trebetasunetarako Eskola Iberoamerikanoan tutore dihardu. Halaber, Latinoamerika eta Kariberako EDEX zuzendaria da.

Deskribapena

Parte-hartze komunitario aktiboa bide askotatik ereiteko modurik badago. Tailerrean bide haietariko bat landuko dugu, Bizitzarako Trebetasunena (Osasun Mundu Erakundea, 1993), hain zuzen ere. Trebetasunok ikastera bultzatzeak badakar berekin pertsonek eta taldeek parte hartzeko nahia berpiztea, egiteko beren arrazoiak topatzea eta bide desberdinak jorratzea emozioa eta arrazoia lotuta, bai eta hausnarketa eta ekintza batuta ere. Tailerrean era praktikoan arituko gara parte hartzeko nahia eta helburu hori lortzeko “ moduak” ereiteko pedagogia partekatuta.

Edukiak

• Osasun Mundu Erakundeak (OME) proposatutako bizitzarako trebetasunak. Haiek guztiak azkar eta ikuspuntu praktikoz landuko ditugu nabarmendu nahian zer-nolako gaitasun eraldatzailea duten bai pertsonek bai erakundeek eguneroko bizitzaren eta komunitatearen erronken aurrean esku-hartzeko nahia bultzatzeko.

• Bizitzarako Trebetasun batzuk xehetasun handiagoz landuko ditugu haiek irakasteko eta ikasteko pedagogian sakonduz. (Sormena, arazo eta gatazkak konpontzea, autoezagutza).

• Bizitzarako Trebetasunen ikuspegiaren eta ohiko hezkuntzaren, giza-garapenaren eta osasun-sustapenaren arteko topaketa-puntuen birpasa.

• Elkarrizketaren jaia, Edex Fundazioak proposatutako pedagogia, Bizitzarako Trebetasunak irakasteko eta ikasteko.

Metodologia

Eginez ikasten da, ekintza eta hausnarketa nahastuta. Ekarpenak ere egingo dira pertsona bakoitzak eta taldeak bere jakintza ondu dezaten.

Egutegia  

2002ko urriaren 20a, 9:30etik 13:30era

Tokia: Santa Klara kulturtegia. Bilera-gela (2.solairua)

Casilda Iturrizar, 10. 48920 Portugalete

Parte hartzeko baldintzak:

Portugaleteko gizarte-elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.

Lantegia doakoa da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak hartuko du bere gain gastua.

 

INSKRIPZIOA 

Azken eguneratzea (Asteartea, 2022(e)ko urria(r)en 11-(e)an 12:35etan)

 
Hurrengo Jarduerak
No events