Inicio Portugaleteko erakundeak CASA DEL SALVADOR
  • on_banner_cast

  • b2020-1
  • b2020-2
  • b2020-3
  • b2023-6
  • banner_portugalete on_proyectos_subvenciones municipales

CASA DEL SALVADOR ELKARTEA
SALTILLO ETXEA
Abaro etorb., 38.
48920 Portugalete
Tel. 94 461 12 31
Fax: 94 483 58 75
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Entitatearen helburuak boluntariotza arlokoak

Casa del Salvador elkartea Saltillo Etxeko familia-
etxean dago.Hiru eta hemezortzi urteen arteko haur eta nerabeentzako bizileku etxea da. Haur eta nerabe horiek Gizarte Ongizateak bidaliak dira.
Helburua da haurrek dituzten oinarrizko beharrak
eta arazoak konpontzeko osoko arreta eskaintzea.
Egitasmoaren helburua da baliabide pertsonalik ez
izateagatik beren burua murgilduta ikusten duten
gizarteko errealitate berrian sartzeko behar besteko
garapen pertsonal eta sozialerako laguntza ematea.
Horretarako, eginbehar guztien ardatza honako
hauek izango dira: gizarteratzea, gaitasun
linguistikoa hobetzea, une jakin batean bizi diren
ingurua eta gizartea ezagutzea, sartzeko prestatzea
eta aisialdirako bestelako ereduak eskaintzea.

Entitateak diharduen arloak
Gizarte bazterketa.
Gizarte desabantzailea izateko arriskua duten taldeen sustapena.
Nazioarteko kooperazioa eta laguntza etorkinei.

Zein talderen alde diharduen
Gizartetik baztertutik edo baztertzeko arriskuan dauden familiak eta lagunak.
Gizartetik baztertutik edo baztertzeko arriskuan dauden adingabeak.

Herritarrei ematen dizkien zerbitzuak
Adingabe babestuen egoitzaren programa. Adingabe horien etxea den horretan eskolaz kanpoko jarduerak, dinamikak eta aisialdi-jarduerak garatzen dira.
Adingabeen eguneko egoitza. 8:00etatik 14:00etara, eskola-absentismo edo gizarte-jokaera arazoak dituzten haurrentzat. Haiekin batera egiten da lan, arazoak konpontzeko eta geroago gizarteratu ahal izateko.


 
Hurrengo Jarduerak
No events