Hiri Lagunkoiak pertsona guztientzat - Ikasketako eta Portugalete-ko Zerbitzu Solidarioko Proiektua

“Hiri Lagunkoiak pertsona guztientzat” egitasmoak HERRITARREN ONTZIENTZIA

piztu nahi du HIRIKO IRISGARRITASUNAREN inguruan.

Nerabeek, aniztasun funtzionala duten pertsonek lagunduta, beren ingurunea mapatuko dute (eta OpenStreetMap-en partekatu). Ondoren, ingurune hori hobetzeko proposamenak aurkeztuko dituzte (irisgarritasun txosten bat eginez).

Metodologia:    

ciudadesamigableslogo

1 Aniztasun funtzionala duten pertsonek, hezitzaileek, boluntarioek eta DBHko ikasleek prestakuntza jasoko dute aniztasun funtzionalaren, gizarte inklusioaren eta OpenStreetMap trenzaren inguruan.

2 Nerabeak eta aniztasun funtzionala duten pertsonak hirian ibiliko dira, elkarrekin.

3 Sarbide zaileko tokiak, bide alternatiboak eta abar identifikatuko dituzte, argazkiak erabiliz,orientazioa landuz

eta ingurunean moldatuz.

4 Ondoren, udalerriko puntu horiek mapa batean jarriko dituzte, OpenStreetMap erabiliz. Software Libre horretaz baliatuz, mapa digitalak editatuko dituzte, geokokapenean oinarrituta eta puntu bakoitzeko semaforo kodeaz baliatuz. Datuak online argitaratutakoan, zuzenean Appean ikus ditzake edonork eta, horrela, mapetan “bide

lagunkoiak” sortu ahal izango dira.

5 Ikasleek irisgarritasun txostenak prestatuko dituzte herri administrazioarentzat eta beren komunitatearentzat. Haiek txostenaren inguruko iritzia eman ahal izango diete.

6 Parte hartzaileek esperientzia aztertuko dute, banaka eta taldean.

Portugaleten septiembre2015
1_pano_20160614_113820

Ekimena da

Zerbikas Fundazioa

Informazio gehiago:

http://ciudadesamigables.org/

Folleto

Azken eguneratzea (Asteartea, 2016(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 08:24etan)