Sabin Ipiña - ONCE EUSKADI SARI SOLIDARIOAK 2016

ONCE EUSKADI SARI SOLIDARIOAK 2016

Sariek gizarte bateratzaile baten alde egitea, eta bai erakunde zein gizabanakakoentzat eredugarraiak izatea bultzatzen dute

Peñascal Koop, Objetivo Euskadi, Sabin Ipiña, Lantegi Batuak eta Arartekoa 2016ko Sari Solidarioak

2016ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioak erabaki dira. ONCEren eta ONCE Fundazioaren Kultura Instituzionalarekin eta Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez, hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak saritzen dituzte. Sarien bitartez bai enpresa, erakunde edo pertsonek egindako praktikak eredugarriak izan daitezen kontzientzia soziala sustatu nahi dute. Sariak bost kategorietan eman dira.

Enpresa, GKE edo Erakundearen Saria. Peñascal Kooperatiba “gizarte kanporatze egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze, birgaitze eta prebentzioarekin harremana duten bitartekaritza sozialaren alorrean egindako lanagatik, bai hezkuntza, prestakuntza profesionalean edota lan bitartekaritza mailan, beti ere denboran iraunkorra izateko gizarteratzearen alde egiten.

Komunikazio lanaren Saria. Euskal Telebistako (ETB) “Objetivo Euskadi” saioa “ahotsik ez dutenei ahotsa emateagatik, haiek entzuteko aukera emateagatik eta edukinen trataera zaintzeagatik”.

Pertsona Fisikoaren Saria. Sabin Ipiña “Gizartean euren tokia bilatzen duten taldeei beti bultzada modu solidarioan emateaz gain, Pertsona Nagusien Foru Kontseiluaren sustatzailea izateagatik, baita pertsona nagusien eskubideen ahotsa izateagatik, euren parte hartzearena eta euren bizitzaren alor guztiei ere bultzada emateagatik”.

Ekonomia Sozialaren Saria. Lantegi Batuak “desgaitasun fisiko, zentzudun, intelektual eta buruko desoreka duten 2.500 pertsonei lan aukerak emateagatik industria ihardueren eta zerbitzuen bitartez Bizkaian sakabanaturik dauden 21 zentruetan”.

Administrazio Publikoaren Saria. Arartekoa “ Azken hogeitabost urteotan babesgabetuagoen giza eskubideen berme osoa lortu asmoz topatutako gabezien aurrean erne egon izanagatik, eta Euskadi bezalakao herri modernoari sortzen zaizkion erronka berriei aurre egin ahal izateko egindako txostenengatik”.

2016ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia honako hauek osatu dute Pedro Ontoso, El Correoko zuzendariordea; Koldo Campo, Bilboko Herri Irratiko “Egunon Bizkaia” saioko eta Begirada. Org-ko zuzendaria; Josetxo Hernandez, ASLE, Euskadiko Lan Sozietateak-eko gerentea; Carlos Bargos, Caritas Bizkaiako zuzendaria; Aurora Madariaga, Deustuko Unibertsitateko Aisialdia eta Desgaitasuna Katedraren zuzendaria; Imelda Fernandez, ONCEko Kontseilari Orokorrak; Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; eta Javier Dominguez, ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko Presidenteak.

Sariak maiatzaren 3an emango dira, arratsaldeko 19.00tan,  Bilboko BBK Aretoan burutuko den ekitaldian. Egun batzuk lehenago jakitera emango dira ekitaldiaren xehetasunak.

Azken eguneratzea (Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 08:51etan)