Oinarriak 2016 - Manuel Calvo Fundazioa

Manuel Calvo Fundazioak, bereak dituen xedeak bete nahian diru-laguntza ekonomikoetarako deialdia egin du helburu dutelarik gizarte-esparruan jarduerak burutzea.

Deialdi honek ardatz du Manuel Calvo Fundazioaren etengabeko hobekuntza eta berrikuntzarako nahia. Izan ere, sormena giltzarri izan behar da elkarteetan berrikuntza garatuko badugu. Horren karietara, diru-laguntza hauen deialdiaz baliatuta, adimen sortzailea bultzatu nahi dugu bultzatu ere.

Adimen sortzaileak gizarteko erronkei aurre egiteko era berriak ahalbidetu egiten ditu zeren eta lehia horiek ikuspegi berrietatik aztertuta, aukerak bestelakoak izan baitaitezke.

Testuinguru hau guztia kontuan hartuta, Manuel Calvo Fundazioak deialdi hau egin du, oinarri-arauak hauexek direlarik:

OINARRI-ARAUAK

Lehena: XEDEA

Diru-laguntza hauek xede dute Portugaleten 2016. urtean gizarte-esparruan garatzen ari diren edo garatzeko bidean dauden jarduerak egitea sustatzea. Jarduera horien onuradunek Portugaleteko biztanleak izan behar dute.

Bigarrena: HAUTAGAIAK

Diru-laguntza hauen hautagaiak irabazi-asmorik gabeko edozein elkarte, fundazio eta entitate izan daitezke baldin eta jarduerak Portugaleten garatzen dituztela egiaztatzen badu eta jarduketak gizarte-ekintzakoak badira.

Hirugarrena: PROZESUA

Manuel Calvo Fundazioak oinarri-arauotako 4. atalean zehazturiko balioespen- irizpideak betetzen dituzten proiektu aurkeztuak hautatuko ditu. Sormena lantzeko jardunaldi bat antolatuko dugu, “Irabiagailua: nola nahastu proiektuak osagai sortzaileekin” izenekoa, hain zuzen ere. Aukeratzen ditugun hautagaiek bertara joan beharko dute.

Aipatutako jardunaldian profesionalak egongo dira eta antolakuntzaz, sormenaz eta berrikuntzaz arduratuko dira. Horiek horrela, ikuspegi sortzaileak landuko dira entitateek hasierako proiektuak aberastu ditzaten.

“Irabiagailu” jardunaldira bertaratzen denak edo bertaratzen direnek gai izan beharko dute aurkezten duten proiektuaren lidergoa eramateko. Halaber, jardunaldian proposatzen diren hobekuntzak kudeatzen jakin beharko dute.

Entitateek, sormen-jardunaldia antolatzen den egunetik astebetera aurkeztu beharko dute hobetzeko-proposamena.

Laugarrena: BALIOESPEN-IRIZPIDEAK

Proiektuei lehentasuna emateko, ekimenok balioetsiko dira:

  • Proiektuak garatzeko orduan, antolakuntzan, kudeaketan, diseinuan eta garapenean berrikuntzak egitea.
  • Sektore anitzeko guneak sortzea: soziosanitarioak, sozioedukatiboak, soziokulturalak…
  • Eragin soziala izatea bai gizarte-desabantailan dauden kolektibo-kopuruan bai kolektibo horiek txertatzean.
  • Jasangarriak izatea.

Bosgarrena: ZUZKIDURA

Diru-laguntza guztien aurrekontua hamabost mila eurokoa (15.000 €) da. Lehiatzeko proiektu eta entitate-kopurua ahalik eta gehien izan dadin, entitateek gehienez hiruna mila euro jasoko dute. Dena delarik ere, zuzkidura osoa eskaera-faltagatik edo eskaerek deialdiko betekizunak ez betetzeagatik banandu ezik, soberako kopurua diru-laguntzen esleipendunen artean banandu ahalko da salbu eta proiektuaren gastu eta diru-sarreren aurrekontuaren zenbatekoa gainezkatzen ez badu.

Seigarrena: EBAZPENA

Manuel Calvo Fundazioak, egoki deritzon bezala, aurkezturiko proiektuen egokitasuna balioetsiko du. Orobat, ezarritako betekizunen egiaztapena egingo du eta diru-laguntzak banatzeko esleipena erabakiko du. Gaineratu beharra dago fundazioak diru-laguntzok hutsik partzialki aitortzeko eskuduntza ere baduela.

Zazpigarrena: AGIRIAK ETA BETEKIZUNAK

Eskabide-orria egiteko Manuel Calvo Fundazioan agiriok aurkeztu beharko dira:

  • Proiektuaren oroit-idazki xehetua. Horretarako, erantsita doan inprimakia bete behar da.
  • Proiektuaren aurrekontua
  • Proiektu bera burutzeko, lortutako edo eskatutako beste diru-laguntza batzuen zerrenda.

Eskatzaileak aurreko deialdietan lehiatu ez badira edo parte hartu zuten azken alditik aldaketak egin badituzte, dokumentuok ere aurkeztu beharko dituzte:

  • Entitatearen edo entitate eskatzaileen estatutuen fotokopia.
  • Entitatearen edo entitateen IFK-ren fotokopia.
  • Entitatearen edo entitateen ordezkari legearen NANen fotokopia.
  • Entitatearen edo entitateen ordezkaritzaren egiaztapena

Deialdi honetan lehiatu ahal izateko, aurreko deialdietan diru-laguntza jaso duten entitateek hala dagokion azken oroit-idazkia nola aurreko diru-laguntzaren gastuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Zortzigarrena: AURKEZPENA

Diru-laguntzarako eskabide-orria Manuel Calvo Fundazioaren egoitzan (Santa María 1-1, 48920 Portugalete, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) aurkeztu beharko da. Aurkezteko epea 2016ko otsailaren 15a baino lehen amaituko da.

Bederatzigarrena: DIRUA JASOTZEA

Abonua ordainketa bakarrean egingo da behin hautatutako proiektuaren hobekuntza-proposamena aurkeztuta. Diru-laguntza banku bidezko transferentzian ordainduko da.

Hamargarrena: HAUTAGAIEN BETEBEHARRAK

  1. Aurtengo deialdiko atal guztietako arauak eta betekizunak betetzea.

2.Diru-laguntza ekonomikoaren kontratua sinatzea.

3.Diru-laguntzaren xedea duen proiektua burutzea.

4.Behin jarduera bukaturik, garaturiko jarduera osoa aintzat harturik alderdi zehatz guztien gaineko azken oroit-idazki azalpenezko bat aurkeztea. Jarduera burutzeko diru-laguntzaren benetako xedearen egiaztagiriak oroit-idazkiari erantsita joango dira.

Hamaikagarrena: OINARRI-ARAUAK ONARTZEA

Entitate eskatzaileek eskabide-orriak aurkezte soilagatik oinarri-arauok zabaltasunean onartuko dituzte. Berebat, arazorik edo zalantzarik badago, haiek aplikatzeko orduan Manuel Calvo Fundazioak hartzen dituen erabaki taxuzkoak hartzeko eskumena duela eta judidizioz edo judizioz kanpoko edozein ekintza egiteari uko egiten diotela ametituko dute.

Portugalete, 2016ko urtarrilaren 15a

Azken eguneratzea (Asteartea, 2020(e)ko otsaila(r)en 18-(e)an 12:40etan)