2014KO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO DEIALDIRAKO OINARRI-ARAUAK

2014KO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO DEIALDIRAKO OINARRI-ARAUAK

MANUEL CALVO FUNDAZIOAK berez dituen eginkizunak betetze aldera DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIA egiten du gizarte arloan jarduerak antolatzeko asmotan, ondoren zehazten diren oinarri-arauei jarraiki:

OINARRIAK

Lehenik: HELBURUA

Diru-laguntzetarako deia egitea xede dugularik gizarte arloan jarduerak sustatzea. Jarduerok Portugaleten 2014an egin behar izan dira edota 2015 ekitaldian garatzeko bidean egon behar dira. Jarduera horien onuradunak gizarte-bazterkeriak jotako biztanleak izango dira.

Bigarrenik: HAUTAGAIAK

Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitate orok diru-laguntzak jaso ahalko ditu baldin eta Portugaleten jardueren garapena egiaztatzen badute eta haien jarduketa gizarte-ekintzan oinarritzen bada.

Hirugarrenik: EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Egitasmoek lehentasuna izango dute haien ekimenek ondoko helburuak badituzte:

  • Berrikuntzari begirako ekarpenak egitea egitasmoen antolakuntzan, kudeaketan, diseinuan eta garapenean…
  • Arlo anitzen arteko guneak sortzea (soziosanitarioak, gizarte-hezkuntzazkoak, soziokulturalak…)
  • Gizartean eragitea lortzea kide asko izategatik edo egoera sozial arazotsua bizi duten giza-taldeei begirakoak izateagatik.
  • Ekimenak bideragarriak izatea

Laugarrenik: ZUZKIDURA

Diru-laguntzen aurrekontua hamazortzi mila eurokoa da.

Entitatetek jasoko duten gehienezko kopurua sei mila eurokoa izango da, ahalik eta egitasmo eta entitate gehien aurkeztu daitezen. Eskabiderik ezean edo aurkezturikoek deialdiko betekizunak bete ezik zuzkidura osoa ematen ez bada, soberako kopurua diru-laguntza eskatzen duten entitateen artean bananduko da. Baldintza da gastuen aurrekontuaren zenbatekoa eta egitasmoaren diru-sarrerak ez gainditzea.

Bosgarrenik: EBAZPENA

Manuel Calvo Fundazioak deialdira aurkezturiko egitasmoen egokitasuna, ezarritako betekizunen egiaztapena eta diru-laguntzen esleipena eta banaketa egingo ditu taxuz deritzon eran. Izan ere, Fundazioak eskumenik ere eduki badauka diru-laguntzen deialdia zatika hutsik uzteko.

Seigarrena: AGIRIAK ETA BETEKIZUNAK

Eskabidea burutzeko Manuel Calvo Fundazioaren egoitzan formato digitalez agiriok aurkeztu beharrekoak dira:

  • Egitasmoaren oroit-idazki xehetua
  • Egitasmoaren balantze ekonomikoa edo aurrekontua
  • Egitasmo bera burutzeko beste diru-laguntzarik lortu edo eskatu bada, haien xehetasunak.

Aurreneko aldiz deialdi honetara aurkeztuz gero edo aurreko deialdiaz geroztik aldaketarik egonez gero, honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Entitate eskatzaileen estatutuen fotokopia
  • Entitateen IFKren fotokopia
  • Entitateen legezko ordezkariaren NANen fotokopia
  • Entitateen legezko ordezkaritzaren egiaztapena

Aurreneko deialdietan diru-laguntza jaso duten entitateek azken oroit-idazkia eta jasotako diru-laguntzaren gastuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte aurtengo deialdian ere aurkezteko.

ZAZPIGARRENA: AURKEZPENA

Agiriak 2014ko abenduaren 19ra arte aukeztu ahalko dira Manuel Calvo Fundazioan:

Santa María 1-1. 48920 Portugalete

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

ZORTZIGARRENA: DIRU-LAGUNTZA JASOTZEKO ERA

Bi ordainaldi egongo dira, aurrenean diru-laguntzaren % 75 ordainduko da jarduketarako proposamena onestean eta hurrenean, jarduketa amaitzean, hots, % 25; behin oroit-idazkia eta gastuen justifikazioa aukeztuta, jarraian zehazten dugun legez.

BEDERATZIGARRENA: HAUTAGAIEN BETEBEHARRAK

    1. Deialdi honetako atal guztien arauak eta betekizunak bete behar dituzte.
    2. Fundazioaren jakinarazpen ofiziala jaso bezain laster, diru-laguntza eman zaiolako berria eman behar dute.
    3. Diru-laguntza ekonomikoaren kontratua sinatu behar dute.
    4. Diru-laguntza jaso duen egitasmoa burutu behar dute.
    5. Jarduera bukatu ondoren, haren xehetasun guztiak dakartzan oroit-idazki azalpenezkoa aukeztu beharko dute. Diruz-lagunduriko jarduera burutu ahal izateko egiaztagiriak ere aurreko agiriekin batera ere erantsiko dira.

HAMARGARRENA: OINARRI-ARAUAK ONARTZEA

Eskatzaileek eskabideak aurkezte soilagatik beragatik ere, oinarri-arauak osotasun osoz onartuko dituzte aitortuta Manuel Calvo Fundazioak eskumen osoa duela arauak gauzatzeko orduan beharrezkoak diren erabakiak hartzeko edota eragozpenik edo zalantzarik egonez gero ebazteko. Hori guztia dela kausa, uko egiten dio arauen aurka judizioz edo judizioz kanpoko ekintzak egiteari.

Portugalete, 2014ko azaroaren 18a

Eskaera egiteko inprimakia