2014KO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO DEIALDIRAKO OINARRI-ARAUAK
2014KO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO DEIALDIRAKO OINARRI-ARAUAK MANUEL CALVO FUNDAZIOAK berez dituen eginkizunak betetze aldera DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIA egiten du gizarte arloan jarduerak antolatzeko asmotan, ondoren zehazten diren oinarri-arauei jarraiki: OINARRIAK Lehenik: HELBURUA Diru-laguntzetarako deia egitea xede dugularik gizarte arloan jarduerak sustatzea. Jarduerok Portugaleten 2014an egin behar izan dira edota 2015 ekitaldian garatzeko bidean egon behar dira. Jarduera horien onuradunak gizarte-bazterkeriak jotako biztanleak izango dira. Bigarrenik: HAUTAGAIAK Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitate orok diru-laguntzak jaso ahalko ditu baldin eta Portugaleten jardueren garapena egiaztatzen badute eta haien jarduketa gizarte-ekintzan oinarritzen bada. Hirugarrenik: EBALUAZIO-IRIZPIDEAK Egitasmoek lehentasuna izango dute haien ekimenek ondoko helburuak badituzte:
Laugarrenik: ZUZKIDURA Diru-laguntzen aurrekontua hamazortzi mila eurokoa da. Entitatetek jasoko duten gehienezko kopurua sei mila eurokoa izango da, ahalik eta egitasmo eta entitate gehien aurkeztu daitezen. Eskabiderik ezean edo aurkezturikoek deialdiko betekizunak bete ezik zuzkidura osoa ematen ez bada, soberako kopurua diru-laguntza eskatzen duten entitateen artean bananduko da. Baldintza da gastuen aurrekontuaren zenbatekoa eta egitasmoaren diru-sarrerak ez gainditzea. Bosgarrenik: EBAZPENA Manuel Calvo Fundazioak deialdira aurkezturiko egitasmoen egokitasuna, ezarritako betekizunen egiaztapena eta diru-laguntzen esleipena eta banaketa egingo ditu taxuz deritzon eran. Izan ere, Fundazioak eskumenik ere eduki badauka diru-laguntzen deialdia zatika hutsik uzteko. Seigarrena: AGIRIAK ETA BETEKIZUNAK Eskabidea burutzeko Manuel Calvo Fundazioaren egoitzan formato digitalez agiriok aurkeztu beharrekoak dira:
Aurreneko aldiz deialdi honetara aurkeztuz gero edo aurreko deialdiaz geroztik aldaketarik egonez gero, honako hauek aurkeztu behar dira:
Aurreneko deialdietan diru-laguntza jaso duten entitateek azken oroit-idazkia eta jasotako diru-laguntzaren gastuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte aurtengo deialdian ere aurkezteko. ZAZPIGARRENA: AURKEZPENA Agiriak 2014ko abenduaren 19ra arte aukeztu ahalko dira Manuel Calvo Fundazioan: Santa María 1-1. 48920 Portugalete Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
ZORTZIGARRENA: DIRU-LAGUNTZA JASOTZEKO ERA Bi ordainaldi egongo dira, aurrenean diru-laguntzaren % 75 ordainduko da jarduketarako proposamena onestean eta hurrenean, jarduketa amaitzean, hots, % 25; behin oroit-idazkia eta gastuen justifikazioa aukeztuta, jarraian zehazten dugun legez. BEDERATZIGARRENA: HAUTAGAIEN BETEBEHARRAK
HAMARGARRENA: OINARRI-ARAUAK ONARTZEA Eskatzaileek eskabideak aurkezte soilagatik beragatik ere, oinarri-arauak osotasun osoz onartuko dituzte aitortuta Manuel Calvo Fundazioak eskumen osoa duela arauak gauzatzeko orduan beharrezkoak diren erabakiak hartzeko edota eragozpenik edo zalantzarik egonez gero ebazteko. Hori guztia dela kausa, uko egiten dio arauen aurka judizioz edo judizioz kanpoko ekintzak egiteari. Portugalete, 2014ko azaroaren 18a |
Eskaera egiteko inprimakia |