Inicio Boluntariotza arloko eskaintzak Presentziazkoak Boluntariotza. Hiztun-bikoteak
  • bannerhaztevoluntario
  • voluntariosbanner

Boluntariotza. Hiztun-bikoteak

ig parejas linguisticas_eus Gaur egun denon entzuna da Afganistanetik ihesi beren bizitza salbatu nahian, hanka egin behar izanda gure gizartera etorri berri direnen egoera, finean, bizimodu berria lortzearren. Errefuxiatu orok legez, haiek aurretik duten desafioa da hizkuntza ez jakiteak dakarren lehen komunikazio-oztopoa bai eta gure gizartearen ohitura eta kultura ez ezagutzea ere.

Oztopo horiek guztiek desagerrarazteko asmoz, MPDL Bakearen aldeko Mugimendua elkarteak “Hiztun-bikoteak“ izeneko proiektua abian jarri du. Helburua da Portugaleteko herritarrak eta gure herrian dauden eta herrialde desberdinetakoak diren errefuxiatuak harremanetan jartzea eta elkar ezagutaraztea. Gure xedea bikoitza da: alde batetik, gure udalerrian hartu ditugun pertsonek harreman estuagoa hizkuntzarekin eta inguruarekin izatea, eta, beste aldetik, bertokoek gure gizartearen kultur-aniztasunaren errealitatea ezagutzeko aukera izatea.

Portugaleteko MPDLeko Nazioarteko Asilo eta Babespen programako profesionalen talde diziplina-anitzekoak dinamizatuko du proiektua. Izan ere, beroriek egingo dituzte topaketa- eta formazio-jarduerak proiektua aurkezteko eta jarraipena egiteko ere bai.

Baldintzak, iraupena eta ordutegiak

18 urte baino gehiago baduzu, komunikazioa gustuko baduzu bai eta jende eta kultura berriak ezagutzea ere, proiektu hau zure interesekoa izango da.

Parte hartzeko konpromisoa: 3 hilabete

Ordutegia: gutxienez astean ordubete; ordutegia adosteke.

Izen-ematea: 2021eko urriaren 22ra arte

Informazio gehiago

Adaka

Portugaleteko Boluntariotza Sustatzeko Zerbitzua

Santa Maria, 1 – 1. Portugalete

94 496 15 28

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu